lunes, 27 de mayo de 2013

Kopakarri: Ttiki espoloia

Eskalada tradizionalerako hainbat aukera eskaintzen dizkigu Kopakarrik. Izan ere, granitozko Euskal Herriko eskalada gune onena da dudarik gabe eta nahiz eta ekipatutako plaketatik doazen bideak nabarmentzen diren, fisura, babaresa, tximinia eta diedroak eskalatzeko aukera interesgarriak aurki ditzakegu. Kopakarri aspaldiko eskalada gunea bada ere eta hainbat bide klasiko aurki baditzakegu ere (horietako zenbait egun ber-ekipatuak), badu izaera basati puntu bat eta oraindik altxor txiki asko eskaintzeko. Izan dadila horrela urte askotarako!!!

Azkenengo denboraldietan hainbat bideren zaharberritzea burutu da, hainbat bide berri ekipatu dira, abenturazko bide luze zenbait ireki dira eta luze bakarreko bide tradizional zenbaiten proposamenak agertzen joan dira. Pixkanaka hauen berri ematen joango gara blog honetan. Kopakarri eskolari buruzko informazio zabala ondorengo estekan aurkitu ahal izango duzue: Gipuzkoan Eskalatzen

Kasu honetan, eskalada tradizionalerako proposamen bati buruz hitzegingo dugu.

Ttiki Espoloia (18mt, V+)

Materiala: Totem Cam jokoa, C4 (2. zenbakia), fisurero ertain eta txiki baten bat.

Informazioa: espoloiaren punturik baxuenean hasten da bidea. Lehen 4 metrotan arroka maitasunez tratatu behar da, baina trabesiara iristerako oso arkaitz ona topatuko dugu. Espoloiaren erdigunean dagoen fisura eskalatzeko polita da. Bilgunea bloke haundi bat inguratuta egin daiteke.

Kokapena:

Eguzki lore sektorearen eskubitara gelditzen den kanala hartu eta tontorraren azpian espoloia parez-pare aurkituko dugu.

Mapa: http://www.gipuzkoaneskalatzen.blogspot.com


Oharra:  Espoloiaren eskubiko aurpegian bilgune bat ikusi genuen baina ez dugu informaziorik. Eskertuko genuke edozein datu. Mila esker!!
   


No hay comentarios:

Publicar un comentario