domingo, 1 de junio de 2014

Mariantonaitz (Joxemite) Trad Climbing

Zumaiako itsas bazterrean kokatua dagoen eskalada gune zoragarrian lehen bideak ireki zituzten eskalatzaileek Joxemite ezizena erabiltzen zuten beren eskalada jolastoki kuttuna izendatzeko. Kaliforniako pareta erraldoiekin amets egiten zuten bitartean etxetik gertu aurkitu zezaketen eskalatzaile modura trebatzeko eta denbora pasatzeko gunea, izan ere harreharri trinkoz osatutako plaka interesgarri bat izateaz gain fisura oso argiak ere ageri baitira pareta honetan. Eskalada gune hau ezizen honekin eman da ezagutzera handik eta hemendik eta egun oso hedatua dagoen izena da.

Hala ere, blog honetan pareta honetako lehen eskalatzaileen historioak ezagutzeaz gain jakin ahal izan dugu txoko hau adierazteko izen egokia Mariantonaitz dela, hori diote behintzat Zumaiako leku-izenen jatorria aztertu dutenek. Dena dela, Joxemite ezizenaren bitartez, gune honetan eskalada tradizionala edo garbia praktikatu dezakegunaren pista bat behintzat lortzen dugu. Egia da, aderentzia plaka teknikoak direla eskola honetan nagusi, baina fisura ederrak ere aurkitu ditzakegu bertan gure babeserako materialari txispak ateratzeko eta fisuran eskalatzeko estiloan trebatzeko. Beste zenbait blogetan aurkitu ditzakegu Mariantonaitz-go eskalada krokisak, batez ere egun egin daitezkeen biderik seguruenak adierazten dituztelarik. Eguneratuena Iñaki Zuza-k argitaratutakoa da:


http://mendiaetaeskalada.blogspot.com.es/search/label/Joxemite

Baina krokis hauetaz gain, duela zenbait urte nire eskuetara krokis zaharrago bat iritsi zen eta bertan eskalatu daitezkeen fisuratik zenbait behintzat ageri dira graduazio amerikarrarekin, benetako Yosemiten gaudela imajinatu ahal izateko. Separate reality eskalatzeko aukera ere badugu, nahi ezkero. Bide hauetaz gain ekipatuta dauden beste bide batzuetan ere (Injurias al rey, Ezekielen profezia, Euskadi tropikala edo Harteka tarteka) fisura oso onak aurkitu daitezke, oso ongi babestu daitezkeenak friend eta fisureroekin. Hala ere, nabaria da ekipatuta ez dauden fisurak ez direla asko eskalatzen eta batez ere udaberrian belar dexente izaten dute, eskalada bera nahiko deseroso bilakatuz. Ia krokis hau zabalduta fisura hauek eskalatzera jende gehiago animatzen den eta garbiago mantentzen diren.



Materiala: 

Fisura hauek eskalatzeko eta Bideek duten luzera dela eta 2 joku friend, bmikrofriend-ak eta fisureroak erabiltzea gomendatzen da. Horrez gain, soka bikoitza erabiltzea ere oso gomendagarria da, bilguneetatik rapel egitea egokiena baita.

Oharrak: 

Gogoratu Mariantonaitz Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatua dagoela eta beraz ingurunea bereziki errespetatzea ezinbestekoa da. Eskola honetara nola iritsi jakin ahal izateko kontsultatu ondorengo bloga: http://kostaldeaneskalatzen.blogspot.com.es/p/joxemite.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario