Sartara bidea Euskal Herriko abenturazko bide klasiko nagusien artean kokatu beharko genuke. Lekua eta ingurunea zoragarriak dira, bideak gogor eskalatzea eskatuko digu fisikoki zein mentalki, gerturatzea eta itzulerak ere bere denbora eskatuko digute eta orokorrean mendiko eskalada egun zoragarri bat pasatzeko osagai guztiak biltzen ditu.
Sartara bidea 1981eko uztailaren 25 eta 26ean zehar ireki zuten Joseba Lores, Iñaki Lores eta J. Francisco Urteagak. Bide honen berri Pyrenaica aldizkariaren 124. zenbakian eman zuten. https://pyrenaica.emf.eus/wp-content/uploads/hemeroteka/124/pdf/pyrenaica_124_39.pdf
Bideari buruzko deskribapen xume batekin batera ondorengo krokisa osatu zen:
Iturria: Pyrenaica aldizkaria, 124 zenb. |
Zailtasunari dagokionean V+, A1 bezala graduatu zen garai hartan. Bide klasiko hainbatekin gertatzen den moduan, gaur egungo estandareetan 6a edo gehiago lirateke batez ere bigarren eta bostgarren luzea. Luze hauek gogor estutzea eskatuko digute eta adoreziaz jokatzea pasarte zailenak kudeatzeko. Hirukote honek sekulako bidea irekitzea lortu zuten baliabide gutxirekin eta egungo material modernorik gabe!! Txapela kentzekoa!!
Bideari buruzko datuak:
Erabilitako Materiala: Friend eta mikrofriend sorta, 4 zenbakirarte (totem ertain batzuk errepikatu genituen), fisureroak eta arroka zubietarako zintak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario