domingo, 3 de enero de 2021

Lizarrusti: Espolón Munduate

Gorokarasta haitzek duten zabalera osoan zehar hainbat txoko, zirrikitu eta sorpresa aurkitu daitezke. Nabarmenenak diren arrakala, espoloi eta plakez gain horma zeharkatzen eta aztertzen ibilita eskaladarako beste aukerak ere agertzen joan dira. Espolon Munduate adibidez, Jendetza sektorearen ezkerretara geratzen da eta ez da guztien artean horma nabarmenena. Hala ere eta ikusten denez, garbiketa zerbaiten ondoren bide berri oso eder bat sortu ahal izan dute Aritz Azkue eta Mikel Saez de Urabainek. Lizarrustiko beste bideen antzera, neguko eguzkiaren berotasunean eskalada garbiaz gozatzeko aukera paregabeak emango dizkigu. Lizarrustira bueltatzeko beste arrazoi bat eta mila dira dagoeneko...


http://aralarreneskaladak.blogspot.com/p/lizarrusti.html
http://aralarreneskaladak.blogspot.com/p/lizarrusti.html


Bideari buruzko datuak:

Bi luze ederretan eskalatuko dugu espoloia. Lehenengoan arrakala desberdinez osatutatu plaka etzan edo bertikal oso politak eskalatuko ditugu eta Lizarrustiko arroka ederraz gozatuko dugu. Lehen bilera ingurua belartsua da eta beraz kontu zerbaitekin ibili beharra dago.

Bigarrena, anbiente handiko luzea da, zertxobait denetik dauka. Plaka etzan polit bat eta diedrotxo bat zeharkatu ondoren datorren tarterik zailenean desplome bat gainditu  gainditu beharko da. Ondo  babesten da eta kantu oso onak ditu. Asetuta uzten zaituen luze ederra da. 

Nahiz eta bideak bi luze bakarrik dituen, gustu onarekin uzten zaitu. Garbiketa lan handia egin dela nabari da eta eskertzekoa da benetan. Mila esker!!

Erabilitako Materiala: Fisureroak, Totem Jokoa, Camalot 3 zbk.

Jeitsiera: oinez burutzen da basoan sartu eta eskubiruntz doan bidearen bila. Aukera modura, Munduate espoloia eta Jendetza sektorea banatzen dituen kanaletik behera joan daiteke eta bertikal jartzen denean zuhaitz bat aprobetxatuz rapel egin. Modu horretan bidearen hasierara bueltatu gaitezke bertan zerbait utzi badugu.

OharrakGomendagarria da bide hauek errepikatzean garbiketarako material zerbait eramatea, zerratxoa eta eskularruak abididez. Modu horretan bideak txukunago mantenduko dira. 
 
Nola iritsi
Lizarrustiko parketxearen (http://www.lizarrusti.com/) ondoan dagoen parkinean aparkatu bezain laster Gorokarastako haitzak ikusgai izango ditugu. Bertatik, Lareoko urtegira doan bidea hartu eta paretera hurbilduko gara modu ezin erosoago batean. 5/7 minutu tardatuko ditugu.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/ac/Lizarrusti.jpg

2 comentarios:

  1. Ederki deskribatu dozu bidea....pozte naz goxau dozuela irakurtzea.
    Ireki genuenean ez gendun taladroa erabili baino goiko bileran geundela beheko plaka ondo babestu beharra zegoela pentsau gendun eta hori egin gendun.
    Udazkenean bidea errepikatu nuen pixkat gehio garbitzeko eta kordinoa nola zeuden begitzeko eta kordino eta mosketoi bat bilau nituen lehen luzean... badirudi gentea animatzen hari dela.
    zuk ondo aipatzen dozun moduan guraiza/serrutxo eta guanteak eramatea ondo etortzen da bide hauetan eta batik bat udaberri eta udan eskalatzeko intetzio badugu, gure ondorengoek baita eskertuko dute.

    ResponderEliminar
  2. Gozatu genuen bai! Lizarrustin beti egiten dugun moduan. Mila esker bertan egin duzuen lan guztiagatik, eskalada garbirako gune eder bati forma ematen joan zarete eta.

    ResponderEliminar