Biazpeko hormetan bide klasiko zein modernoak aurkitu ditzagu, estilo eta izakera oso desberdinekoak. Eskalada gune modura eskalatzaile guztientzat daude aukerak, inguru hauetako eskalatzaileen eskutik bide berriak edo berreskuratuak sortzen jarraitzen direlako.
Azken urteetan ireki diren bideen artean Biaizpen eskalatu dugun azkena legoke. Taima bidea, Alberto Urtasun eta Dani Ayerrak ireki zuten 2020an (uste dut). Auto-babestu beharreko pasarteak dituen bide modernoa litzateke, bere alboan dagoen "Neguko Bidea"ren antzeko estiloan irekia.
Biaizpeko hormetara behin eta berriz joateko arrazoiak ez zaizkigu falta eta zein gustora bueltatzen garen beti. Mila esker inguru honetan bide berriak proposatzen jarraitzen dutenei!
https://nive.es/D/product/dos-hermanas-taima-140m-6b/ |
Bideari buruzko datuak:
Bost luzetan eskalatzen den bidea da. Luzeak krokisean adierazitakoak baina zertxobait motzagoak iruditu zitzaizkigun.
Zailtasun aldetik progresiboa den bidea da. Azken bi luzeetan zailtasunik handienak puntualak dira eta material finkoarekin babestuak daude. Gainerakoan oso ondo babesten den bidea da eta Totem Jokoarekin eta arroka-zubietarako zintak nahikoak lirateke auto-babeserako.
Arroka-zubi zenbaitetan kordinoak aurkituko ditugu. Hauek nahiko zaharkituak daude eta aldatzea komenigarria litzateke.
Arrokaren kalitatea oso ona da. Batez ere, neguan eskalatzeko bidea da, landare eta belar gutxiago topatuko dugu eta bideaz gehiago gozatzeko aukera izango dugu.
Orokorrean bide txiki baina polita. Egun erdiko eskalada batetarako aproposa!
Erabilitako Materiala: Totem jokoa eta arroka zubietarako zintak.
Hurbilketa eta jeitsiera: Hurbilketa Etxeberriko hilerretik egin genuen Aixitako hego hormako bideak eskalatzeko bidexka harturik. Ahizpa handira igotzeko bide normaletik eskubira egin behar dira beste 30-40 metro inguru bidearen hasiera bilatzeko, zuhaitzen artean plaka argi batzuen bila. Bidearen hasiera "T" hizkia eta kordino bat topatu beharko ditugu.
Jeisteko bidea rapelatu daiteke baina guk azken bilgunetik gora eta ezkerrera jo genuen Ahizpa handitik jeisteko ohiko bidera iritsi arte. Bertatik jeistea gomendagarria da, sokak trabatzeko aukera gutxituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario