jueves, 12 de diciembre de 2019

Lizarrusti (Gorokarasta): Kizkilurrin

Gorokarastako horma ez da ezagutzen ditugun hormen artean ez altuena, ez ederrena edo ezta erakargarriena ere. Baina ez dituen gauzen artean, badu garai hauetan oso preziatua bilakatzen ari den zerbait: famaren gabezia alegia. 

Duela egun gutxi irakurtzen nuen eskalada munduak azken hamarkada honetan izan duen bilakaeraren balantze oso interesgarri bat (https://eveningsends.com/sex-death-and-a-decade-of-climbing-in-review/). Burutu diren eskalada miresgarri guztien gainetik, hamarkada honetan gauzatu den gertakaririk nabarmenena eskaladaren hazkunde esponentziala izan dela nabarmentzen zen idatzi horretan. Eskalada "mainstream" kirol-aisialdi jarduera bat bilakatu dela alegia.

Bilakaera honekin batera, eskalatzaileok burutzen dugun paisaia natural eta kulturalaren okupazioa gero eta handiagoa da batez ere jende asko pilatzen den guneetan, noski. Kola egin behar izatea (oso hirikoa den zerbait) dagoeneko ez da arraroa mendian, zein hormetan. Horregatik, ospetsuak ez diren hormek erakartzen gaituzte.

Noiz arte baina?? Gorokarastaren lasaitasunak eta goxotasunak ez dirudi asko iraungo duenik. Agian hemendik aurrera, Kizkilurrin bezalako bide eder bat eskalatzen gaudela beste zenbait abenturazale pasako zaizkigu gainetik tirolinaren alde batetik bestera eta kaletarren ohiuez inguruta egongo gara naiz eta natura gune batean egon. Bideak ederra izaten jarraituko du noski eta oso gomendagarria eskaladaren ikuspegitik baina ez da berdina izango. Ospearen kalteak ezagutu gabe bidea eskalatu nahi duenarentzat: orain edo inoiz ez.


5 comentarios:

  1. Ados bai idatziatakoarekin, baina ez gustiz. Naturako kirolak edo ekintzak (outdoor) modan daude, hori nabarmena da. Eskalada, mendi lasteketak, ferratak, eta abar. Baino orokorren jendea oso "urbanita" da eta hori fenomeno interesgarriak sortzen ditu. Hau da:
    1. modan dauden ekintzak masifikatzen dira, Irati udazkenen, San Fausto udaberriko egun politetan, eski pistak prostituzioko zubian.
    2. Eta beste fenomeno bat, soilik eguraldi bikanarekin. Etbk iragarrita
    3 Azkena baino akazo garrantzitsuena, erosoa. Beti aktibitate erosoak. Alpinismoa egin, informazio pila batekin (baldintzak, bidea irekita...), kriston km pila korrika baino sekulako antolakuntzarekin

    Masifikazioa zaizteko hiru faktore hauek kontutan hartu eta lasai lasai ibiliko gara menditik betiko aurpegi ezagunak ikusita,
    Aio

    ResponderEliminar
  2. Masifikaziotik ihes egiteko aukerak badirela ez dut zalantzarik, nahiz eta batzuetan erreza ez izan. Masifikazioak gainera ez ditu ondorio txarrak bakarrik ekartzen seguraski (despoblazioa geldiarazi du hainbat herrietan, mendiko kultura hedatzen laguntzen du jendartean eta mendiaz bizitzeko aukera ematen ari da hainbat jenderentzat). Masifikazioetatik ihes egitea lortuta ere, masifikazioak jarraituko du. Kontua da nola egin masifikazioa sustengarria, hori posible bada behintzat.

    ResponderEliminar
  3. Irrikitan negoen bide honen kronika zuen blogean irakurtzeko eta aitortu beharra daukat pizkat txafatuta gelditu nazela...irekitzailearen egoa(berria nahiz alor honetan eta hau kontrolatzen ere ikasi beharra daukat jejjejej)
    Pareta hauek etxetik 15 minutura ditut, hemen eman ditut eskalada tradizionalean nire lehen pausuak, hemen esperimentatu ditut eskalada honek emanten dituen satisfayer momentuak,.... hau da nire laborategia, nire jolastokia.
    Autoaseguratuz hasi nuen bidea.Lehen eta bigarren tiradak topera disfrutau nituen Hirugarren luzea itxura potentea zuen bileratik begiratuta, nire eskalada maila gainditzen zuela ulertu nuen eta ez nuen material finkorik erabili nahi.Mikeli laguntza eskau nion bideari bukaerarik onena emateko.Maizutasunez ireki zuen luzea(majo estutu zuen) eta biok bilera juntau giñen poz-pozik eta gustora egindako lanakin.Paretako rapel linea bertan jartzea adostu genuen.
    Nire bide kuttune da hau eta horregatik zehaztapen gehiago espero nituen zuen kronikan jejjejje

    Abentura parkea...argi dago gentea ekarriko duela baina zuek idatzi bezela"Agian hemendik aurrera.." oraindik ikusteko dago zenbat.Xabierrek ondo komentatzen duen bezela....Donde va Bixente?donde va la gente.
    Lizarrustin noizbait egon direnak badakite toki konkurritua dela batez ere asteburutan goiz/eguerdi aldera eta eguraldia ona denean.Astez berriz toki lasai eta nahiko bakartia da.Gaur egun ez nuke esango toki masifikatua denik eta horrela garraitzea espero dut.
    Abentura parkeko proiektuan lanean dagoen gentea ezagututa eta jakinda zenbat maite duten gipuzkoako txoko hau,"Ospearen Kaltea" edo ta "Gendetza guztiaren azpitik" bide-izenak erabili behar ez izatea espero dut.

    Plazer bat da lizarrustira egiten dizuen bisitak irakurtzea eta paraje hau maite duzuela sentitzea.Segi horrela

    **Nire emaila aritzazkue@yahoo.es da. idatzi mesedez email pribatu bat.Gauza pare bat komentau eta krokis bat bidali nahi dizuet.




    ResponderEliminar
  4. Aupa Aritz,

    mila esker idazteagatik eta bidea irekitzerakoan bizitakoak kontatzeagatik! Eta mila esker noski bide eder hau ireki eta besteokin partekatzeagatik.

    Bidea asko gustatu zitzaigun eta beti bezela Lizarrustiren plazerrak dastatu ahal izan genituen. Bideari buruzko komentario zenbait erantsiko ditut blogean bertan, batez ere jendea animatu dadin bide eder hau errepikatzera, benetan pena merezi du eta. Horma honetara egindako bisita bakoitzean gero eta gehiago joan gera inguru honekin maitemintzen eta nik ere espero dut parkeak lekuari duen magia ez kentzea. Badut konfidantza horretan.

    Hausnarketak orokorragoa nahi zuen izan, mendira gerturatzeko dugun moduaz (baita eskalatzaileok ere), bertan zer uzten dugun, zer bilatzen dugun mendira joatean, etab. Uste dut graduez, lorpenez edo norberaren arrakastez hitz-egiteaz gain, eztabaidatzeko gaiak izan daitezkeela, moralistarena egiten ibili gabe.

    Segi horrela!! Ia laister zuen bideetaz gozatzeko aukera berriak ditugun!

    ResponderEliminar
  5. Aupi.
    Bide politxa, harroka bikaiñean. Ondo irekita gainera, pena zulotxoetan hasten diren belar horiek. Tontorrean aurkitutakoa lotsagarria, eskonbrera bat. Jeitsiera Majikoa

    ResponderEliminar