Aspalditik begiz jota genuen Huerta bidearen ezkerretara dagoen 
fisura-diedro bat, urrunetik eta argazkietan nabarmen ikusten dena. 
Arraroa egiten zitzaigun bertatik biderik ez egotea, behetik goraino 
logika haundia duen ibilbidea dagoelako. 
Bideak hiru zati nabarmen dauzka: lehenengoan plaka etzanak eta oso 
politak eskalatzen dira bi luzetan (urdaiazpikoa deitu genion zati 
honi). Bigarren zatian kanal belartsu eta nahiko zikina eskalatu behar da eta 
beste bi luzetan eskalatu genuen. Zati hau eskalatzeko udaberri edo 
udarako belarra hazi baino lehen joatea komenigarria dela bagenekien eta
 asmatu genuen. Pasarte nahiko basatia da hau, belar dexente dago eta 
udaran edo udaberrian nahiko taponatua egotera iritsi daitekeela esango genuke. 
Hirugarren zatia fisura-diedroa litzateke eta luze bakar batean eskalatzen da. Oso polita da baina 
gogorra 6b inguru esango genuke, guk 6a-A1 modura eskalatu genuen.
Kanal 
belartsuan eta baita fisura-diedroan arrokarekin kontuago ibili behar 
da. Krokisean adierazten den moduan, bi puntutan arroka kaxkarra eta pasarte zikinak ekidite aldera eskubiko paretera pasa beharra dago, bide garbiena bilatuaz.
Iltze zahar batzuk ikusi genituen bi puntutan baina 
bidearen zertxobait eskubira geratzen dira. Bigarren iltzeak bilera 
zahar bat dira errepisa haundi batean gure bileratik eskubira. Huerta 
bidearen arrasto 
zaharrak izan daitezkeela uste dugu baina ez gaude erabat ziur. Bidea ondo babesten da denbora guztian zehar eta adierazitako materialarekin nahikoa litzateke. Guk iltzeak eraman genituen baina ez lirateke beharrezkoak. Adierazitako puntuez gain bilerak egiteko aukera desberdinak egon daitezke. Ez genuen bidean ezer utzi, 
erabat garbi dago. 
Ia norbait animatzen den bidea errepikatzera. Abenturako bide interesgarria da belar asko ez dagoen garaietan. Huerta bidetik ere sartzea posible litzateke R4a kokatua dagoen errepisa haundi eta ederraren alturan trabesia bat eginda. Aldi berean gure R2tik Huerta bidera pasatzeko aukera dago, kanal belartsua ekidinez. Animatu!
| Azken luzea lurretik ikusia | 

 
No hay comentarios:
Publicar un comentario