sábado, 4 de febrero de 2017

Lizarrusti (Gorokarasta): Jendarme Txuskero

Gorokarastako haitzetara bueltatu gara aurreko urtean eskalatu genuen "Jendetza guztiaren gainetik" bidearen kalitateak utzita zapore ona dela eta. Oraingo honetan, pareta honetako biderik errazena hautatu dugu. Mikel Saez de Urabainek duela gutxi argitaratuko krokisean "Jendarme Txuskero izenarekin ageri da.

http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/lizarrusti.html
Ez dakigu nork ireki zuen bide hau, baina pentsatzen dugu aspalditik irekia zegoela, lehen luzean zaharra dirudien iltze bat jarrita dagoelako. Krokis eguneratu eta berri batean lehen luzearen amaieran parabolt bat markatzen du. Edo guk ez genuen ikusi edo jarri berria da. Edozein kasutan zeharkaldi delikatu baten hasieran dago, arroka hautsia dagoen pasartea seguruago bilakatuz. Gradu aldetik klasiko xamarra dela esan behar dugu, ez baita hasiberrientzako bidea. Pasarte pare batean ondo eskalatu beharra dago, arrokaren kalitatea orokorrean ona bada ere baditu tentuz ibiltzeko pare bat pasarte eta babesteko ere lan zertxobait eman dezake arrakalak belarrez zertxobait garbitu behar izan genituelako.

http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/lizarrusti.html

Bideari buruzko datuak:

1. Luzea: Jendarmearen punturik baxuenean hasi eta oso agerikoa den arrakala eskalatzen da. Arrakala ondo hartu ahal izateko lehen iltzera iristean sapai txiki moduko bat pasatu beharra dago ezkerrerantz eginez. Arrakala amaitzean eskubirantz trabesia delikatu bat egin behar da, sasiek zertxobait molestatzen dutela, jendarmea eta paretaren artean dagoen leporantz. Lehen bilera, lepo honetan egin behar da, arroka-zubi eta arrakalak erabiliaz.

2. Luzea: Lehen metro erraz batzuen ondoren arrakala bertikal batzuetara iritsiko gara. Hauen ondoren plaka fin bat dator babesteko aukerarik ematen ez duena. Plakaren ondoren desplome bat pasatu beharko dugu bere erdigunetik. Kontuz irteerarekin, arrokaren bat kili-kolo bait dago. Bilgunea, desplome pasa bezain laister egin daiteke bloke haundi bat erabiliaz. Hirugarren luze labur bat daton ondoren paretatik irtetzeko, erabat etzana eta erraza.
 


Erabilitako Materiala: Totem jokoa, camalot 3 eta 4 zenbakiak, Basic Cam semaforoa.

Jeitsiera: oinez burutzen da basoan sartu eta eskubiruntz doan bidearen bila edo kresta jarraituz eskubiruntz Allekupeko begiralekuraino. Edozein kasutan Lizarrustiko haitzak inguratu eta aparkalekura doan bidea hartu behar da.

Oharrak: Bidea zertxobait garbitu genuen, baina zenbait sasi eta pintxo ere badira bidean zehar eta zertxobait molestatzen dute. Bidea errepikatzean ondo legoke eskularruak eta zerratxo bat eramatea (guk ez genituen eraman) eta horrela garbitzen joango litzateke.

Nola iritsi

Lizarrustiko parketxearen (http://www.lizarrusti.com/) ondoan dagoen parkinean aparkatu bezain laster gorokarastako haitzak ikusgai izango ditugu. Bertatik, Lareoko urtegira doan bidea hartu eta paretera hurbilduko gara modu ezin erosoago batean. 5/7 minutu tardatuko ditugu.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/ac/Lizarrusti.jpg






Kirol eskalada Lizarrustin:


Lizarrusti inguruan kirol eskalada praktikatzeko aukera ere badago. Informazio guztia hemen aurkitu ahal izango duzue: http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/lizarrusti.html

3 comentarios:

  1. Barkatu. Arrazoi duzu, lehenik marraztu nuen eta gero sartu nuen parabolta. Krokis berriak egiten ari nintzen eta aprobetxatuz... pare bat eguneko kontua izango zen nik krokis berriak zintzilikatu eta parabolta sartzekoa, tartean zuek suertatu zineten.Lehen luze hau anilla batekin geratu da nahi duenak bertatik jaisteko. Hurrengo trabesia pittin bat garbitu dut.
    Bai seguruenik lehendik eskalatua zegoen.
    Aio

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker Mikel egiten ari zaren lanagatik, lekuak merezi du!

      Eliminar
  2. Harrah's Casino in Cherokee - Mapyro
    Harrah's Cherokee 목포 출장샵 Casino is located 김제 출장샵 in 의왕 출장샵 the beautiful Smoky Mountains of Western North Carolina. The casino has 포천 출장안마 an expansive gaming floor, 의왕 출장샵 an

    ResponderEliminar