jueves, 6 de julio de 2017

Lizarrusti (Gorokarasta): Astopista

Zalantzarik gabe pareta honek eskalada egun lasai batetaz gozatzeko behar dugun guztia dauka. "Kariñoa" hartu diogu dagoeneko eskaini dizkigun momentu goxoei esker. Udaberriko eguzkiaren berotasunak lagunduta eskalatu genuen duela gutxi ezagutzera eman zen bideetariko bat: Astopista bidea hain zuzen. Asko gustatu zitzaigun eta gozatu ederra hartu genuen bide honetako plaka eta arrakalak eskalatzen. "Jendetza guztiaren gainetik" bidearen ezkerrera dago kokatua eta honen antzekoa dela esan daiteke, zertxobait errazagoa batez ere desplomerik ez duelako eta ezta oso pasarte teknikorik ere.

http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/lizarrusti.html

Bideari buruzko datuak:

1. Luzea: Hasierako plaka identifikatu eta lurretik iada ikusten dira luze honetako bi paraboltak (bidean aurkituko ditugun bakarrak). Ondo babesten den plaka polit bat eskalatu beharra dago, pausu fin bat aurkituko dugularik lehen eta bigarren parabolten artean. Luze oso polita da eta bilera harkaitz-zubiak eta frienak erabilita egingo dugu (kordino gehigarriak eraman dagoeneko jarrita daudenak aldatu beharko balira).

2. Luzea: Arrakala txikiez osatutako plaka bat eskalatu beharra dago, zertxobait eskubira eginez lehendabizi eta gero zuzen. Luze honetan ez dago material finkorik baina oso ondo babesten da, horretarako aukera asko eskaintzen dizkigu paretak eta. Bilera berriro ere, harkaitz-zubiak eta frienak erabilita egingo dugu.

3. Luzea: Zertxobait eskubiruntz doan arrakala sistema hartu beharra dago. Gorde C3 friena azken metroetarako, bertan ondo etorriko zaigu eta. Bilera kordino batzuetan egingo dugu, harkaitz-zubiak aprobetxatuz. Hortik aurrera, azken luze bat egin beharko da irteera moduan paretaren goikaldean bilera egiteko leku aproposa aurkitzen dugun arte.

Erabilitako Materiala: Fisureroak, Totem jokoa, Camalot 3a eta Basic Cam semaforoa (hibrido batzuk ere ondo datoz).

Jeitsiera: oinez burutzen da basoan sartu eta eskubiruntz doan bidearen bila edo kresta jarraituz eskubiruntz Allekupeko begiralekuraino. Edozein kasutan Lizarrustiko haitzak inguratu eta aparkalekura doan bidea hartu behar da.

Oharrak: Paretak duen belar eta sasi kopuru handia dela eta gomendagarria da bide hauek errepikatzean garbiketarako material zerbait eramatea, zerratxoa eta eskularruak abididez. Modu horretan bideak txukunago mantenduko dira.

Nola iritsi

Lizarrustiko parketxearen (http://www.lizarrusti.com/) ondoan dagoen parkinean aparkatu bezain laster gorokarastako haitzak ikusgai izango ditugu. Bertatik, Lareoko urtegira doan bidea hartu eta paretera hurbilduko gara modu ezin erosoago batean. 5/7 minutu tardatuko ditugu.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/a/ac/Lizarrusti.jpg







Kirol eta abenturazko eskalada Lizarrustin:

Lizarrusti inguruan abenturazko eskalada zen kirol eskalada praktikatzeko aukera dago. Bide guztien informazioa hemen aurkitu ahal izango duzue: http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/p/lizarrusti.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario