lunes, 8 de octubre de 2018

Andasto (Erlango Atxak): Belladonna Sapua eta Zikuta

Badira dagoeneko 8 urte bide hau eskalatu genuela eta duela gutxi horma honi egin genion bigarren bisita bat baliatuz, gogora ekarriko dut Erlango Atxak delakoetan aurkitzen dugun bide interesgarri hau. Krokisa ezagutu bezain laster bidea eskalatzeko gogo handia sartu zitzaigun, leku eder batean zegoela jakinda eta bidea ireki zutenek erabilitako estiloak erakarrita. Bidea gustura eskalatu genuen, nahiz eta zailtasun handieneko pasarteak sokakide guztiek erabat librean egiteko aukera ez izan. Inguruak duen lasaitasunaz gozatu genuen, egun ederra igaroz. Bideaz gozatzeko 6a edo gehiago ondo asentatua eramatea ona litzateke. Gomendagarria!

  

Eskaladaren arautzea Andastoko hormetan:

Kontuan izan eremu honetan eskalada arautua dagoela, Urkiolako Parke Naturalaren baitan kokatutako horma izanik. Eskalada debekatua dago Urtarrilaren 1etik, abuztuaren 31ra. Informazio guztia ondorengo estekan duzue eskuragarri: http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=6386

Bideari buruzko informazioa eta erreportaiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario